Adierazpenak
Urrutia: 'Bernabeu da Kopako finala jokatzeko zelai egokiena'
Erredakzioa
Athleticeko presidenteak talde madrildarraren futbol zelaia "ezin hobea" dela adierazi du eta itxaropentsu agertu da egindako proposamenarekin.
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak Santiago Bernabeu futbol zelaia hurrengo maiatzean Bilboko taldearen eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala hartzeko "ezin hobea" dela esan du.
Gainera, Urrutia itxaropentsu agertu da egindako proposamenarekin, bai Athleticek bai Bartzelonak futbol zelai ezin hobea dela esan dutelako.
"Guk Santiago Bernabeu futbol zelaia aukeratu dugu eta Federazioak Real Madrili gure eskakizunaren berri eman beharko dio. Uste dugu zelaia ezin hobea dela eta irtenbidea hurrengo egunetan topatzea espero dugu", adierazi du Urrutiak, Real Madrilek bere zelaia ez uzteko aukera aintzat hartu gabe.