Itxi

Lokomotiven aurka

Gabilondo eta Arrizabalaga atezaina, deialdiko nobedadeak

Erredakzioa

Añorgakoak senda-agiria jaso du eta Arrizabalaga gazteak Raul Fernandez atezainaren lekua hartuko du.

Athletic Clubeko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Igor Gabilondo eta Kepa Arrizabalaga atezain gaztea dira Marcelo Bielsak eskainitako zerrendako nobedade nagusiak. Athleticek Lokomotiven aurka neurtuko ditu indarrak ostegun honetan Europa Leagueko partidan.

Gabilondok eskuineko belauna minduta izan du, baina dagoeneko senda-agiria jaso du. Arrizabalagak Raul Fernandez lesionatuaren lekua hartuko du.

Athleticen deialdi osoa honakoa da: Iraizoz, Arrizabalaga, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Herrera, Ekiza eta Javi Martinez.






Albisteak (1)

Bideoak (1)