Itxi

Ligako 8. jardunaldia

Athleticen eta Alavesen arteko euskal derbia urriaren 1ean jokatuko da San Mamesen

EITB Media

Leer en Castellano

Bizkaiko eta Arabako taldeak nor baino nor gehiago arituko dira Ligako 8. jardunaldian. Osasunak urriaren 2an jokatuko du Rayoren aurka Sadarren. Realak Getafe izango du aurkari Madrilen, urriaren 3an.

Raul Garcia eta Laguardia, Athleticen eta Alavesen arteko derbi baten. Argazkia: EFE

Santander Ligako 8. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu LaLigak asteazken honetan. Athleticen eta Alavesen arteko euskal derbiak emango dio hasiera jardunaldiari urriaren 1ean, ostiralean, 21:00etan, San Mamesen.

Bestalde, Osasunak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du urriaren 2an, larunbatean, 14:00etan, Sadarren. Realak Getafe izango du aurkari urriaren 3an, igandean, 18:30ean, Alfonso Perez Coliseumen.

Santander Ligako 8. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Urriak 1, ostirala:

(21:00) Athletic Club - Alaves

Urriak 2, larunbata:

(14:00) Osasuna - Rayo Vallecano

(16:15) RCD Mallorca - Levante

(18:30) Cadiz - Valentzia

(21:00) Atletico Madril - Bartzelona

Urriak 3, igandea:

(14:00) Elx - Celta

(16:15) Espanyol - Real Madril

(18:30) Getafe - Reala

(18:30) Vila-real - Betis

(21:00) Granada - Sevilla

Albisteak (2)