San Mamesen, 21:00etan
Derbian garaipena lortuta iritsi nahi dute etenaldira Athleticek eta Alavesek
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Callejaren taldea konfiantza berreskuratuta doa San Mamesera, aurreko jardunaldian Atletico Madril txapeldunari gailendu ostean. Lehoiek, berriz, azken bi partidetako azken minutuetan galdutako puntuak ahaztu nahi dituzte.
Aldarte ezberdinean dauden bi talde, Athletic eta Alaves, izango dira nor baino nor gehiago LaLigako 8. jardunaldiko euskal derbian. Zuri-gorriek hiru puntu galdu dituzte azken bi partidetan, Rayoren eta Valentziaren aurka azken minutuetan jasotako golen ondorioz. Arabarrak, berriz, gogotsu dira, aurreko jardunaldian Atletico Madril egungo liga txapeldunari irabazita ostean.
Hiru puntuek ematen duten lasaitasuna lortu nahi dute bi taldeek; bilbotarrek hurrengo hiru asteetan partidarik jokatuko ez dutelako, Real Madrilen aurkako partida atzeratu ostean, eta arabarrek datozen 15 egunetan neurketa ofizialik izango ez dutelako.
Lehoiak hamargarren dira LaLigako sailkapenean, 10 punturekin, eta gasteiztarrek 3 puntu dituzte, baina konfiantzaz dira aurreko denboraldiko txapeldunari irabazi ostean. Marcelinoren taldeak, berriz, hiru puntu galdu ditu Rayoren eta Valentziaren aurkako partidako minutu gehigarrietan.
Alavesek garaipen bakarra lortu du, ligan, San Mamesen. Duela 16 urte, Bigarren Mailara jaitsi ziren denboraldian, 0-2 irabazi zuten. Bi taldeek Bilbon jokatutako azken derbian, berriz, hutsean amaitu zuten.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Unai Simón; Lekue, Vivian, Íñigo Martínez, Balenziaga; Berenguer, Vencedor, Dani García, Muniain; Raúl García eta Iñaki Williams.
Alaves: Pacheco; Martín, Ximo, Miazga, Laguardia, Duarte; Loum, Luis Rioja, Toni Moya; Manu García edo Sylla; eta Joselu.
Epailea: Carlos del Cerro Grande (Madrilgo batzordekoa).
VAR-epailea: David Medié Jiménez (Kataluniako batzordekoa).
Estadioa: San Mames.
Ordua: 21:00.