Athletic-Lokomotiv
Bielsa: 'Ez dugu espekulatu behar'
Erredakzioa
"Partidak beti berdin imajinatzen ditut. Eraso egiten eta aurkaria mendean hartzen saiatu, eta arerioaren erasoak saihestu. Protagonismoa izan nahi dugu", azaldu zuen Athleticeko entrenatzaileak.
"Partidak beti berdin imajinatzen ditut. Eraso egiten eta aurkaria mendean hartzen saiatu, eta arerioaren erasoak saihestu. Protagonismoa izan nahi dugu eta espekulazioa saihestu behar dugu", adierazi zuen Rosarioko prestatzaileak. Bestalde, Gaizka Toquero hasierako hamaikakoan izango dela baieztatu zuen Bielsak,
"Aurtenetxek jokatu ez duenean De Marcosek hartu du haren tokia. De Marcosek eta Toquerok antzekotasunak dituzte eta horregatik biek jokatuko dute. De Marcos Aurtenetxeren ordez eta Toquerok De Marcosen lekua hartuko du", azaldu zuen Bielsak prentsaurrekoan.