Iberdrola dorrean
Bernabeuk finala hartzeko zerbait egitea eskatu zion Erregeari Bilbaok
Erredakzioa
"Ez zuen ezetz ezta baietz ere esan, eta ez dakit Kopako finala non jokatzen den erabakitzeko boterea duen", azaldu du Bizkaiko ahaldun nagusiak.
Bartzelona eta Athleticen arteko Errege Kopako finala Madrilen jokatzeko "zerbait egitea" eskatu zion Juan Carlos Erregeari Jose Luis Bilbaok iragan asteartean, Bizkaiko ahaldun nagusiak berak aitortu duenez. Bilbaoren hitzetan, finala "Madrilen jokatu behar da".
Bilboko Iberdrola Dorrea inauguratzeko ekitaldiaren ostean, bazkarian, "finala Madrilen jokatzeko zerbait egitea" planteatu zion Juan Carlos Erregeari agintariak, "lehendakaria eta ministroa aurrean" zirela.
"Ez zuen ezetz ezta baietz ere esan, eta ez dakit Kopako finala non jokatzen den erabakitzeko boterea duen", azaldu du Bizkaiko ahaldun nagusiak. "Finalean elkar ikusiko gara, non ikusteke dago", elkarri agur esan ziotela erantsi du Bilbaok.