Asteazkeneko erasoa
28 urteko gazte bat atxilotu dute Errusiako zaleei eraso egiteagatik
Erredakzioa
Atxilotua Athleticen partidak ikustera joan ohi den Bilboko gazte bat da.
28 urteko Bilboko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo. Asteazkenean Moskuko Lokomotiv taldeko jarraitzaileei egindako erasoan parte hartzea egotzita atxilotu dute. Erasoaren ondorioz, Errusiako zale bat ospitalera eraman behar izan zuten.
Ertzaintzak gogorarazi duenez, gertakariak 21:50 aldera jazo ziren asteazkenean, Bizkaiko hiriburuaren Ercilla kalean, Lokomotiv taldeko hamar jarraitzaile eserleku batean zeudenean.
Une horretan, 30 kideko talde batek eraso egin zien. Zale errusiarrei eserlekuak eta objektuak bota eta ostikoak eta ukabilkadak jo zizkieten. Erasoaren ostean, erasotzaile gehienek alde egin zuten. Ertzaintzak horietako bat identifikatu eta atxilotu zuen ostegunean.
28 urteko atxilotua Bilboko bizilaguna da eta Athleticen norgehiagokak ikustera joan ohi da. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, gainerako partehartzaileak identifikatu eta atxilotzeko.