Oharra
Athleticek oraindik ez ditu Manchesterreko partidarako sarrerak
Erredakzioa
Ohar baten bidez azaldu du klubak guztiz ezinezkoa dela txarteldegien data eta ordutegia, sarreren kopurua edota bere salneurriei buruzko inolako informazioa eskaintzea.
Athletic Clubek, webgunean idatzitako ohar baten bidez, jakinarazi nahi izan du oraindik ez dituela eskuan sarrerak Manchester United-Athletic Club partidarako eta, beraz, guztiz ezinezkoa dela txarteldegien data eta ordutegia, sarreren kopurua edota bere salneurriei buruzko inolako informazioa eskaintzea.
"Gure erakundeak gertutik ezagutzen du bazkide eta zaleen jakin mina eta sarrerak jaso bezain pronto, eta ohikoa den legez, ahalik eta lasterren ahal dituen datu guztiak eskainiko ditu", dio Athleticen oharrak.