Europa League
1.715 sarrera izango ditu Unitedek
Erredakzioa
San Mameseko hego-behe harmailan izango dira Ingalaterrako zaleak UEFAk ezarritako segurtasun irizpideen arabera.
Manchester Unitedek 1.715 sarrera izango ditu bere zaleen artean banatzeko San Mamesen martxoaren 15ean jokatuko den neurketarako (19:00etatik aurrera). Ingalaterrako hedabideek adierazi duten arabera, Manchester Unitedek ondoeza azaldu du sarreren prezio garestiak direla eta. Bilboko taldeak 77,70 libra kobratuko ditu sarrera bakoitzeko (91,3 euro gutxi gorabehera).
Old Trafforden aurreko astean jokatutako Europa Ligako neurketarako 36 libra kobratu zituen Unitedek (42,4 euro gutxi gorabehera) sarrera bakoitzeko.
Athleticeko zuzendaritza batzari Manchester Unitedek bere ardura ezagutzera eman dio eta Bilboko klubak zale zuri-gorrientzat sarreren prezioak berdinak izango direla erantzun du.
San Mameseko hego-behe harmailan izango dira Ingalaterrako zaleak UEFAk ezarritako segurtasun irizpideen arabera.