UEFA Europa League
Manchester United-Athletic partidarako sarrerak, agortuta
Erredakzioa
Old Traffordeko lehia ikusi ahal izateko gaua txarteldegietan igaro dute bazkide zuri-gorriek. Arratsaldeko 19:45ean agortu dira sarrerak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athletic Clubek jakinarazi du martxoaren 8an Old Trafforden jokatuko den Europa Leagueko Manchester United-Athletic Club partidarako sarrerak agortu egin direla. Ostegun honetako goizeko 9:30ean jarri dira salgai eta arratsaldeko 19:45ean agortu dira.
Manchester United taldeak utzitako 4.138 sarrerak ostegun honetan salgai jarriko direla baieztatu bezain laster, mila pertsona baino gehiago errenkan jarri dira San Mameseko txarteldegietan sarrera horietako bat eskuratzeko. Bazkideentzako sarrerak salgai jarriko dituela jakinarazi du Athleticek arratsaldean.
Europa Leagueko final-zortzirenetako neurketa historikoa Old Trafforden ikusi ahal izateko gaua txarteldegietanigaro dute Athleticeko bazkideek.
Talde bilbotarrak salmentaren xehetasunen berri eman eta ordu batzuk geroago ehunka bazkide hurbildu dira txarteldegietara. Gaua pasatzeko kanpadendak, eserlekuak, kartak eta beste joko batzuk eraman dituzte denbora pasatzeko.
4.138 salgai jarriko ditu Athleticek, printzipioz bazkideentzako (36.000 bat) soilik, izan ere, lehentasuna dute.
45 euro
Sarrerek 45 euroko salneurria izango dute eta bazkide txartel bakoitzeko bakarra eskuratu ahal izango dute jarraitzaileek. Hala ere, pertsona bakoitzak bi bazkide txartel aurkezteko aukera izango du soilik. Txarteldegiak 09:30etik 20:00etara egongo dira zabalik, Ibaiganek jakitera eman duenez.
Gainera, sarreren erosleak bere burua eta neurketara joango diren adiskideak identifikatu beharko ditu. Era berean, bidai egitasmoaren eta ostatuaren berri eman beharko du erosleak.
Manchester Unitedek eta Athleticek martxoaren 8an jokatuko dute partida Old Trafforden. Astebete geroago San Mamesek hartuko du itzuliko neurketa, martxoaren 15ean.