OHIKO BATZARRA
Bazkideek aurreko denboraldiko kontuak onartu dituzte, baina atzera bota dute Elizegiren azken aurrekontua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Horrela, ezetz esan diote 120 euroko "covid kutotari". Era berean, gaitzetsi egin dute aurreko kanpainako Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athletic Clubeko bazkide konpromisarioek onartu egin dituzte Aitor Elizegi buru duen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztu dituen aurreko denboraldiko kontuak; haatik, ezezkoa eman diote aurtengo denboraldirako aurkeztutako aurrekontuei, eta, gainera, gaitzetsi egin dute zuzendaritza zuri-gorriaren kudeaketa.
Hala, 2020-2021 denboraldiari dagokion balantzea, 25,4 milioi euroko defizita aurkezten zuena, izan da Elizegik aurrera atera duen bakarra. Kontu horiek aldeko 520 botorekin (% 57,1) berretsi ditu zuzendaritzak; 368 izan ditu kontra ( % 40,4), 13 boto zuri, 9 baliogabe eta 4 abstentzio, botoa eman duten 910 bazkideen artean.
BATZARRA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ bozketen emaitza ofizialak:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 23, 2021
¿ 2020-21 Ekitaldi Ekonomikoko Urteko Kontuak onartzea, hala badagokio.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/EuM6utuP23
Bestalde, 2021-2022 denboraldiko 140,8 milioiko aurrekontuaren bozketari dagokionez, bazkideek ezezkoa eman diote. Aurrekontu horiek diru-sarrerak 5,4 milioi euroan murriztuko zirela aurreikusten zuten, covid-aren pandemiaren eraginez. Halaber, bazkide guztientzako 120 euroko 'covid kuota' lineala jasotzen zuten, bazkideen artean hautsak harrotu dituena.
Hala, zuzendaritzaren proposamen horrek 402 baiezko bozka jaso ditu, (% 44,1) eta 478 ezezko (% 52,5). Horrekin batera 23 boto zuri, 7 baliogabe eta 4 abstentzio jaso ditu. Hori dela eta, Elizegiren Zuzendaritza Batzordea behartuta dago ezohiko batzar bat deitzera.
BATZARRA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ bozketen emaitza ofizialak:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 23, 2021
¿ Hala badagokio, 2021-22 ekitaldi ekonomikorako aurrekontua onartzea.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/bnREDatkgC
Aurreko denboraldian Zuzendaritza Batzordeak egindako kudeaketa ere gaitzetsi dute bazkideek. Aldeko 381 boto (% 41,8), kontrako 492 ( % 54), 23 zuri, 14 baliogabe eta 4 abstentzio izan dira bozketa horren emaitzak.
BATZARRA I Gai-zerrendako ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ bozketen emaitza ofizialak:
— Athletic Club (@athletic_eus) October 23, 2021
¿ Hala badagokio, Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartzea, 2020-21 ekitaldi ekonomikoari dagokiona.#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/yG1S7Ikm1W
Biltzarreko azken eta laugarren bozketan, Cesar Saez Hidalgo Zuzendaritza Batzordeko kide berri gisa sartzea onartu dute bazkideek, 555 botoren babesarekin eta aurkako 248 botorekin.
Horrez gain, Athleticeko presidenteak, gainera, biltzarrari hasiera eman dion hitzaldian aurreratu du ez dela 2022ko ekainean izango diren hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko.