Old Traffordeko partidarako
Manchester Unitedek 2.500 sarrera gehiago bidaliko dizkio Athletici
Erredakzioa
Klub zuri-gorriak Unitedekin egindako negoziazioen ondorioz zaleek aukera izango dute sarrerak lortzeko. Astelehenean jarriko dira salgai.
Athletic Clubek Manchester Unitedekin egindako negoziazioen ondorioz klub ingelesak 2.500 sarrera gehiago bidaliko dizkio Athletici Old Traffordeko partidarako.
Klub zuri-gorriak ostegun honetan 4.138 sarrera jarri ditu salgai bazkideentzako. Goizeko 9:30ean ireki dituzte lehiatilak eta 19:45ean agortu egin dira. Astelehenean (martxoaren 5ean) jarriko dira salgai 2.500 sarrera horiek. Pertsonako bi salduko dira.