Bilera 12:00etan hasi da
Oraindik ez dute jakinarazi Kopako finala non jokatuko den
Erredakzioa
Mestalla, Cartuja edo Calderon futbol-zelaia? Non jokatuko da Athleticek eta FC Bartzelonak jokatuko duten Kopako finala?
Athletic, Bartzelona eta RFEF Espainiako Futbol Federakuntzaren egoitzan aurreko ostiralean bildu eta gero, Errege Kopako finala non jokatuko den erabakitzeko ardura Espainiako Futbol Federakundeko Zuzendaritza Batzordeak hartuko du datorren astean. Bilera martxoaren 6an, asteartean, egingo dute Las Rozasen 12:00ak aldera.
RFEFk bi taldeak bildu zituen bigarren aldiz. Real Madrilek Santiago Bernabeu estadioa lagako ez duela jakinarazi zien bi taldeei Federakuntzak. Bartzelonak eta Athleticek Bernabeu nahi zuten, baina zuriek estadioan lanak egin behar dituztela argudiatu dute.
Finala maiatzaren 25ean jokatuko da, baina Bartzelona Txapeldunen Ligako finala jokatzeko sailkatzen ez bada, maiatzaren 20ra aurreratuko litzateke. Txapeldunen Ligako finala maiatzaren 19an jokatuko da Munichen.
Urrutia
Errege Kopako finalaren data eta zelaia RFEFk erabakiko duela azaldu du Josu Urrutia Athleticeko presidenteak. Bartzelonarekin akordio batera heltzerik izan ez dutela azaldu du Urrutiak, izan ere, bilbotarrek Cartujan jokatu nahi dute, eta ez Calderonen. Bi data horietan Sevillako zelaiaren berdegunea egoera hobeagoan izango dela uste dute bizkaitarrek.
"Bi zelaietan, Cartujan eta Calderonen, kontzertuak emango dituzte, baina La Cartujako berdegunea egoera hobean izango dela ulertzen dugu. Gainera, Sevillan 5.000 ikusle gehiago sartzen dira eta horrek asko arduratzen du Bilbon. Akordiorik ez dagoenez, RFEFk erabakia asteartean hartu beharko du", adierazi du bileratik atera ostean.
Freixa
Toni Freixa Bartzelonako idazkari eta bozeramaileak azaldu duenez, Vicente Calderon nahiago dute kataluniarrek, Sevilla baino gertuago dagoelako. Gainera, Calderon ez da estadio olinpiko bat eta La Cartuja bezalako edukiera du.
"Data apirilera arte ez zehaztea ez dute merezi jarraitzaileek, izan ere, Txapeldunen Ligako finalak erabakiko du. Calderon bi hirietatik hurbilago dagoela ulertzen dugu, bidaia erosoagoa, futbol zelai bat da, Cartujak atletismo pista du, eta edukiera antzekoa dute", azaldu du bileraren os