Ikurra
Gabarrari 'erretiroa eman' dio Bilboko portuak
Erredakzioa
"Lan tresna izatetik Athleticen jarraitzaileentzako ikurra izatera pasa" dela uste du Bilboko Portuko Agintaritzak.
Athleticeko gabarra ospetsuari "erretiroa ematea" erabaki du Bilboko Portuko Agintaritzak. Horrela, ontzia Bilboko Itsas Museoari doan lagatzea adostu du Portuak.
Portuko Agintaritzako iturriek gaur jakitera eman duenez, ontzia doan uztea erabaki du Administrazio Kontseiluak. "Lan tresna izatetik Athleticen jarraitzaileentzako ikurra izatera pasa" dela uste du Bilboko Portuko Agintaritzak.
"Portuko lanetik at utziko dugu, baina herritarren eskuetan geratuko da", azaldu dute iturri berdinek.
Ontzia 1983ko liga txapelketa eta 1984 Errege Kopa eta liga ospatzeko erabili zuen Athleticek eta gabarra izendatu zuten.