Itxi

Ostegun honetan

Old Traffordeko lehorreratzea

Erredakzioa

Athleticeko 7000 zale baino gehiago espero dira Manchesterren Europa Leagueko final-zortzirenetako joaneko neurketan.

Athleticeko zaleak. Argazkia: EFE

Athleticeko 8000 zale inguru espero dira ostegun honetan Manchesterren. Bertan, Oldo Trafforden hain zuzen ere, indarrak neurtuko dituzte Athleticek eta Manchester Unitedek Europa Leagueko final-zortzirenetako joaneko partidan.

2004-2005 denboraldian 5000 lagun inguru abiatu ziren Vienara, baina Austria Viena taldearen aurkako neurketa bertan behera geratu zen elurraren ondorioz. Oraingoan 7000 zale baino gehiagoren babesa izango dute jokalari zuri-gorriek.

Aurreko astean 5.900 sarrera saldu zituen Athleticek eta Manchesterrek 2.500 gehiago bidaltzea erabaki zuen. Astelehenean salgari jarri zituzten sarrera berri horiek eta 1151 saldu zituzten.

Albisteak (2)

Bideoak (1)