Itxi

Kopako finala hartzeko

Florentinok ahalegina ez egitea 'lotsagarria' da Azkunaren ustez

Erredakzioa

Erabaki horren atzean "gehiago" egon behar dela iritzi dio Bilboko alkateak eta komunak konpondu behar dituztelaren arrazoia "lotsagarria" dela adierazi du.

Iñaki Azkunaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Athleticek eta FC Bartzelonak jokatuko duten Errege Kopako finala ez da Madrilgo Santiago Bernabeun futbol-zelaian jokatuko eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen ustez "lotsagarria" da Florentino Perez Real Madrileko presidenteak "ahalegina ez egitea".


Onda Vascan egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek. Erabaki horren atzean "gehiago" egon behar dela iritzi dio eta komunak konpondu behar dituztelaren arrazoia "lotsagarria" dela adierazi du. Santiago Bernabeu bilbotarrak eta katalanak biltzeko "une egokia" dela gaineratu du.


Albisteak (3)