Itxi

13. JARDUNALDIA

Athleticek garesti ordaindu du partida hasiera eta galdu egin du Cadizen aurka (0-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bukaerako 0-1ekoak Athleticen partida txarra zigortu du, denboraldiko bigarren porrota jasoz, biak etxean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athletic ez da gai izan partidaren hasieran (6. minutua) Salvi Sanchezek sartutako gola iraultzeko, eta hiru puntuak galdu ditu Cadizen aurka San Mamesen.

Bukaerako 0-1ekoak Athleticen partida txarra zigortu du, denboraldiko bigarren porrota jasoz, biak etxean, eta Europako postuetan sartzeko saririk gabe geratu da, Ligako geldialdia lasai pasatu ahal izateko.

Salvik Unai Simon gainditu du jaurtiketa gurutzatu batekin, zaila egin baitzaio gelditzea Iñigo Lekuek baloia ukitu ondoren.

Emaitza honekin, Cadizek amaiera eman dio garaipenik gabeko zazpi jardunaldiko bolada txarrari, eta Athletici, berriz, galdu gabeko bost partidako bolada amaitu zaio.

6. minuturako Cadiz aurreratu da markagailuan. Aurretik abisua eman du, Perearen bi etorrerekin, lehenengoa minutu erdira, eta korner batekin.

Sancetek areara egindako barneraldi batek 1-1ekoa egin zezakeela zirudien, baina nafarra zalantzati ibili da eta azkenean pilota lapurtu diote. Ez da izan gertatu zaion aldi bakarra.

Athletic jokoaren jabe egin nahian, bisitarien bigarren aukera iritsi da, Nuñezek 32. minutuan egindako akats larri baten ondorioz. Pereak baloia lapurtu dio eta bakarrik geratu zen Simonen aurrean.

Eta bost minutu geroago berriz izan du akatsa. Ondorioz, Simonek bi denboratan gelditu behar izan du Lozanoren jaurtiketa.

Muniaini gora joan zaion aukera batekin iritsi da atsedenaldia.

Talde bizkaitarrak bere jokoari beste martxa bat eman dio, Nico Williams zelairatuta, baina, areara hainbat aldiz iritsi arren, baloia Williams, Vesga eta Sanceten botetan geratzen zen.

Etxekoen aukera argiena Nuñezen burukada bat izan da, kornerretik aterata.

Iñaki Williamsek egindako erremateak sustoa eman dio Ledesmari eta Nico Serranok eta Balenziagak egindako azken saiakerek ere ez dute zorterik izan. Partida Cadizen garaipenarekin amaitu da San Mamesen (0-1).

Fitxa teknikoa:

0 - Athletic: Unai Simón; Lekue, Nuñez, Yeray, Balenziaga; Berenguer (Nico Williams, 46. min), Vesga (Raúl García, 57. min), Dani García, Muniain (Serrano, 76. min); Sancet (Morcillo, 89. min) e Iñaki Williams.

1 - Cadiz: Ledesma; Iza Carcelén (Akapo, 70. min), Haroyan, Juan Cala, Espino; Salvi Sánchez (Chapela, 46. min), Jonsson (Negredo, 84. min), Alex Fernández, Perea (Arzamendia, 63. min); Sobrino eta Lozano (Fali, 70. min).

Golak: 0-1, 6. min: Salvi Sánchez.

Árbitro: Santiago Jaime Latre. Txartel horia atera die Yeray (26. min), Morcillo (68. min), Nico Williams eta Haroyan (85. min) jokalariei.

Albisteak (2)

Bideoak (1)