Klubaren komunikatua
Bilbao Athleticeko entrenatzaileak positibo eman du COVID-19an
EITB Media
Imanol de la Sota osasun egoera onean dago.
Imanol de la Sota Bilbao Athleticeko entrenatzaileak positibo eman du COVID-19a atzemateko proban, talde zuri-gorriak komunikatu batean baieztatu duenez.
"Athletic Clubek jakinarazten du Imanol de la Sota Bilbao Athleticeko entrenatzaileak positibo eman duela koronabirusagatik. Entrenatzailea osasun egoera onean dago eta etxean isolatzeko osasun-protokoloa betetzen ari da", oharraren arabera.
Gainerako jokalari eta langileei egindako PCR proben emaitzak negatibo eman dute.
Klubak ez du iragarri nork ordezkatuko duen Bilbao Athleticeko entrenatzailea, baina baliteke Carlos Gurpegui izatea ardura horretarako hautatua.