United-Athletic Club
Zaleak, garraiobide ezberdinetan iritsiko dira Manchesterrera
Erredakzioa
Athleticeko jarraitzaile batzuk taldearekin bidaiatu zuten eta bertan daude jada. Beste zaleak gaur eta bihar artean iritsiko dira. Autobusez, kotez, itsasontziz, era guztietara bidaitauko du jendeak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
7.000 zale zurigorri inguru izango dira ostegunean Old Trafforden, Athleticek Manchester Uniteden aurka jokatuko duen UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetako joaneko partida ikusteko.
Batzuk Athleticeko espedizio ofizialarekin bidaiatu zuten asteartean eta Manchesterren dira jada. Beste zale batzuk gaur abiatuko dira eta beste batzuk ostegunean bertan bidaiatuko dute Manchesterrera. Autobusez, kotxez, hegazkinez edota itsasontziz iritsiko dira Athleticeko zaleak Manchesterrera.
28 charter hegaldik gaur, asteazkena, eta bihar, osteguna, artean Athleticeko 8.000 bat jarraitzaile eramango dituzte Manchesterrera.
Foronda eta Loiu
Aenak gaur jakitera eman duenez, 20 hegaldi aireratu edo aireratuko dira Bilbotik eta beste zortzi Gasteiztik abiatuko dira.
Gaur Bilboko Aireportutik hiru hegaldi abiatzekoak ziren eta gainerakoak ostegun honetan aireratuko dira, 16 Loiutik eta beste zortzi Forondatik.
Zuzeneko hegaldi erregularretan edo geldialdiak dituzten hegaldietan ere bidaia egingo dute zale zuri-gorriek, baina "gutxi batzuk", Aenaren hitzetan. Era berean, beste jarraitzaile batzuek errepidean egingo dute bidaia.
28 hegaldietatik, "hamar bat", horien artean taldea eraman duen hegazkina, neurketaren ostean itzuliko dira Gasteizera ostiral goizaldean.