Itxi

Bazkideentzat

Athletic Club-Manchester United partidarako sarrerak, salgai

Erredakzioa

Bazkide direnentzat 20 eurotik 35 euro arteko perzioa izango dute. Bazkide Barrientzat 41 eurotik 90 eurora artekoak eta sarrerak soberan egotekotan publikoak martxoaren 14an erosi ahalko ditu.

Athletic-United partidarako sarrerak salgai daude bazkideentzat. Argazkia: EITB

Athleticek salgai jarri ditu jada martxoaren 15ean  San Mamesen jokatuko den Athletic-Manchester United partidarako sarrerak. Bazkideek dute lehentasuna eta sarrerarik geratzekotan martxoaren 14an jarriko dira publikoarentzat salgai 45 eurotik 100 eurora arteko perzioarekin.

Bazkideek martxoaren 7tik hilabate bereko 10era arte erosi ahal izango dituzte sarrerak eta 20 eurotik 35 eurora arteko prezioa izango dute. Beheko Harmaileko Tribunako bazkideek martxoaren 11n erosi ahalko dituzte sarrerak. Txarteldegien ordutegia 10:30etik 13:30era artekoak izango dira goizetan eta 17:30etatik 20:00etara artekoak arratsaldeetan.

Bazkide Barria direnek martxoaren 13an erosi ahalko dituzte sarrerak. Tokiaren arabera 41 euro eta 90 euro arteko prezioak izango dituzte.

Sarrerarik soberan geratzekotan publikoarentzat martxoaren 14an jarriko dira salgai 10:30etik aurrera. Prezioa 45 eurotik 100 eurora artekoa izango da.


Albisteak (3)