San Mamesen, 21:30ean
Santander Ligako 21. jardunaldiko Athletic Club - Real Madril partida abenduaren 22ra aurreratu dute
EITB Media
Urtarrilaren 19an jokatuko da Santander Ligako 21. jardunaldia, baina Athleticek eta Real Madrilek data horretan Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketa jokatuko dutenez, talde bilbotarraren eta madrildarraren arteko lehia abenduaren 22an jokatuko da, San Mamesen.
Santander Ligako 21. jardunaldiko Athletic Club - Real Madril partida abenduaren 22an jokatuko da. Bilboko eta Madrilgo taldeen arteko lehia urtarrilaren 19an jokatzeko aurreikusita zegoen, baina data horretan bi taldeek Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketa jokatu beharko dutenez, Ligako 21. jardunaldikoa aurreratu egin dute.
San Mamesek hartuko du Athleticen eta Real Madrilen arteko norgehiagoka abenduaren 22an, asteazkenean, 21:30ean. Gainera, bere garaian atzeratuta geratu zen 9. jrdunaldiko Real Madril - Athletic Club neurketa abenduaren 1ean jokatuko da.