Adierazpenak Lezaman
Bielsak ez du kontratua berritzeko 'baldintzarik' jartzen
Erredakzioa
Athleticen aurkitu duena taldera heldu baino lehen "sumatu" zezakeena "baino hobea" dela onartu du Rosarioko prestatzaileak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kontratua berritzeko Athletici "baldintzarik" jarriko ez diola azpimarratu du Marcelo Bielsa entrenatzaile zuri-gorriak, baldintza "guztiak ematen direlako" eta bere garaian Josu Urrutia hautagaiaren eskaintza onartu zuenean eman ziren "berdinak" direlako.
"Erakunde honetan jarraitu ala ez erabakitzeko ez dut baldintzarik berriz aztertu behar", azpimarratu du Argentinako entrenatzaileak. Old Trafforden, ostegunean, gertatutakoa Bilbon denboraldi bat gehiago jarraitzeko "pizgarria" izan ote den galdetu diote Bielsari kazetariek.
"Akordio mota horiek jazo eta behin jazota jakitera ematen dira. Baina ez dira ikertzen, ezta zatitzen ere, erabaki bakarrak direlako. Bai edo ez", erantsi du Bielsak. Athleticen aurkitu duena taldera heldu baino lehen "sumatu" zezakeena "baino hobea" dela onartu du Rosarioko prestatzaileak.
Ingalaterrako estadioko harmailetan gertatutakoa "ikaragarria eta zirraragarria" izan zela onartu du entrenatzaileak, baina Athleticen historian "aurrekariak" daudela gaineratu du. "Kamiseta eta zaleen arteko lotura baieztatzeko Manchesterren ikusitakoa behar ez" zuela erantsi du.