Itxi

Ostegunean 19:00etan

Arrisku handiko partida izendatu dute Manchesterren aurkakoa

Erredakzioa

Kirolean indarkeria, arrazismo, xenofobia eta intolerantziaren kontrako Estatu Batzordeak (KKN-ren agindupean) arrisku handikotzat jo du San Mamesen jokatuko den Europa Leagueko neurketa.

Manchester-Athletic, joaneko partida. Argazkia: EFE

Kirolean indarkeria, arrazismo, xenofobia eta intolerantziaren kontrako Estatu Batzordeak (KKN-ren agindupean) UEFA Europa Leagueko Athletic Club-Manchester United partida "arrisku handikoa" adierazi du. Klubak ezin izango du martxoaren 15ean bertan, ostegunean, txarteldegiak ireki jakinarazi du Athleticek.


Bestalde, gaur, astelehenean, San Mameseko txarteldegiak irekiko dira 16:00etatik 20:00etara bazkideek sarrerak erosteko aukera izan ditzaten, igandean Hego Beheko Harmaileko bazkideek sarrerak erosteko izan zuten aukeraren ondoren.

Albisteak (3)