Ostegunerako sarrerak
Ehun bat jarraitzailek San Mamesen inguruan kanpatu dute
Erredakzioa
Hala ere, itxaronaldiak saririk ez izatea gerta liteke, izan ere, bazkide ez diren zaleek sarrerak lortzeko aukera gutxi dituztela onartu du Josu Urrutia Athleticeko presidenteak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticeko 100 jarraitzaile baino gehiagok San Mameseko txartel-leihatilen inguruetan kanpatu dute Manchester Uniteden aurkako partidarako sarrera bat lortu nahian. Gehienbat bazkide berriak dira ilaran dauden zaleak, hau da, San Mames Barria egiten denean bazkide bihurtuko diren jarraitzaileak.
Igande arratsaldean aurreneko jarraitzaileek kanpatu zuten San Mamesen inguruan, hau da, leihatilak publikora zabaldu baino hiru egun lehenago.
Hala ere, Athleticek 2.000 bat sarrera bidali dizkiola Manchesterri kontuan hartuta, baliteke sarrerak astearterako agortzea. Ondorioz, ez litzateke sarrerarik geratuko bazkide ez direnentzat.
Zentzu horretan, bazkide ez diren zaleek sarrerak lortzeko aukera gutxi dituztela onartu du Josu Urrutia Athleticeko presidenteak. "San Mamesek ez du guztientzako ematen. Ez da denentzako sarrerarik izango. Jarraitzaile xumeentzako sarrerarik geratzea zail iruditzen zait", azaldu du agintari zuri-gorriak.