Itxi

Athletic-Manchester

Ertzaintzak inoizko segurtasun neurri handienak martxan jarriko ditu

Erredakzioa

Osteguneko partidari begira Ertzaintzarekin batera egingo du lan Britainia Handiko poliziak segurtasuna bermatzeko asmoz.

Ertzaintza. Argazkia: EITB

Ertzaintzak inoizko segurtasun neurri handienak martxan jarriko ditu Europa Leagueko Athletic-Manchester partidarako. Unitedeko 2000 zale inguru espero dira Bilbon.


Joaneko partidan Ertzaintzako hainbat agente joan ziren Manchesterrera segurtasuna britainiar poliziarekin koordinatzeko. Orain, Britainia Handiko poliziak Ertzaintzarekin batera egingo du lan.


Ertzaintzaren segurtasuna hiru mailatan banatuta egongo da: zaleen zaintza (San Mames barruan zein kanpoan), Manchester Uniteden segurtasuna bermatzea eta Bilboko hiritar segurtasunari eustea.




Albisteak (2)