Itxi

Hiru hegaldi

1.000 sarrera baino gehiago saldu ditu Manchester Unitedek

Erredakzioa

Asteazken honetan sarrerak saltzen jarraitzeko aukera du oraindik talde ingelesak.

Rooney eta Young Manchester Unitedeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek 2.000 bat sarrera bidali zizkion Manchester Unitedi eta Ingalaterrako taldeak 1.000 baino gehiago saldu ditu dagoeneko.

Talde bilbotarreko iturriek jakitera eman dutenez, geratzen diren sarrerak asteazken honetan saltzeko aukera du oraindik Ingalaterrako taldeak. Ondorioz, Bilbora deabru gorrien zenbat jarraitzaile etorriko diren jakiterik ez dago.

AENAko iturriek azaldu dutenez, Manchesterretik Bilbora hiru hegaldi abiatuko dira, bi asteazken honetan eta bat ostegunean.

Ingalaterrako taldea ekarri duen hegaldiak 13:00ak aldera lur hartu du Bizkaiko hiriburuko aireportuan, eta beste bat ia ordubete lehenago heldu da, 12:00etan. Hirugarren charterra partidaren egun berean helduko da, ostegun goizean alegia.



Albisteak (2)