Athletic-Manchesterreko giroa
Autobus batek giroa berotuko du Bilbon, partida baino lehen
Erredakzioa
Bi solairuko autobusak potentzia handiko soinu-ekipoa izango du, San Mames inguruko kaleetako giroa alaitzeko.
Athletic Eup! Kolektiboak, Bilboko bi taberna ospetsuk eta Indautxuko Merkatari Elkarteak bi solairuko autobus bat antolatu dute zuri-gorriek Manchester Uniteden aurka jokatu beharreko partida baino lehen giroa berotzeko.
Bi solairuko autobusak potentzia handiko soinu-ekipo bat izango du eta San Mames inguruko kaleetan barna ibilbidea egingo du giroa gehiago berotzeko.
Gainera, eguraldiak eta agintariek uzten baldin badute, taldearen autobusarekin batera estadiora arteko ibilbidea egiten saiatuko da, jokalariei animoak emateko.