Itxi

San Mamesen

De Marcosen eta Williamsen golek garaipena eman diote Athletici Betisen aurka (3-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zuri-gorriek bolada txarrari amaiera eman diote, Oscar de Marcosek 89. minutuan hirugarren gola eginda.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oscar de Marcosek 89. minutuan egindako golak garaipena eman dio Athletici Betisen aurka jokatutako partidan (3-2). Ordura arte, binakoa izan da markagailuan, Iñaki Williamsek egindako bi golei (bigarrena, ikusgarria) eta Juanmik eta Fekirrek egindakoei esker.

Neurketako lehen gola bigarren minutuan egin du Iñaki Williamsek, Iker Muniainek egindako pasea aprobetxatuta. Zalantzak izan dira, baina VAR laguntzaile teknikoak gola balekoa dela esan du. Handik gutxira, seigarren minutuan, Juanmik banakoa egin du.

Bigarren zatian, Fekirrek 1 eta 2koa egin du, eta binakoa, 71.ean sartu du Iñaki Williamsek, gol bikaina eginda. Garaipenaren gola Oscar de Marcosek egin du, azken minutuetan.

Emaitza honekin, lehoiek azken asteetako bolada txarrarekin amaitu dute. Zortzi partida eman ditu Marcelinoren taldeak garaipentik lortu gabe.

Fitxa teknikoa:

3 - Athletic: Agirrezabala; Lekue (De Marcos, 55. min), Yeray, Núñez, Balenziaga; Nico Williams (Morcillo, 83. min), Vencedor, Vesga (Zarraga, 55. min), Muniain (Berenguer, 69. min); Raúl García (Sancet, 69. min) eta Iñaki Williams.

2 - Betis: Rui Silva; Bellerín, Bartra, Víctor Ruiz, Álex Moreno (Miranda, 83. min); Guido Rodríguez (Edgar, 67. min), William Carvalho (Joaquín, 83. min), Canales, Fekir; Juanmi (Rodri, 79. min) eta Willian José (Borja Iglesias, 83. min).

Golak: 1-0, 2. min: Iñaki Williams. 1-1, 6. min: Juanmi. 1-2, 52. min: Fekir. 2-2, 72. min: Iñaki Williams. 3-2, 89. min: De Marcos.

Albisteak (3)

Bideoak (1)