Itxi

KORONABIRUSA

Marcelino eta Oier Zarragak positibo eman dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ondorioz, ez bata ez bestea ezingo lirateke astelehenean, urtarrilaren 3an, Iruñera joan, Osasunaren aurka aritzeko.

Marcelino García Toral. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Athleticek ostegun honetan jakinarazi duenez, gaur arratsaldean Lezaman egindako antigeno proben ostean, Oier Zarraga lehen taldeko jokalariak eta Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak positibo eman dute koronabirusean.

Talde zuri-gorriak gaineratu duenaren arabera, kutsatutakoak "osasun egoera onean daude, eta etxean isolatzeko osasun-protokoloa betetzen ari dira".

Horrez gain, lehen taldeko kide guztiei PCR probak ere egin dizkiete, baina bihar, osteguna, goizera arte itxaron beharko dute emaitzak zein diren jakiteko.

Ondorioz, Marcelino eta Zarraga ezin izango dira astelehenean, urtarrilaren 3an, Iruñera joan, Osasunaren aurka aritzeko.

Albisteak (4)