Itxi

Ekainaren 30era arte

Morcillok Valladoliden jokatuko du, utzita

EITB MEdia

Leer en Castellano

El de Amorebieta se ha incorporado hoy al equipo pucelano, con el que ha firmado después de superar el pertinente reconocimiento médico.

Jon Morcillo

Athletic Clubek eta Real Valladolidek akordioa lortu dute eta Jon Morcillo ezker hegalekoa utzita jokatuko du bertan ekainaren 30era arte.

Zornotzakoa Pucelako taldera iritsi da gaur, eta mediku azterketa gainditu ondoren sinatu du. Morcillo denboraldia amaitutakoan itzuliko da Athleticera, eta 2023ko ekainaren 30era arte izango du kontratua.

Aurrelariak zazpi partidatan hartu du parte aurtengo denboraldian. Iaz, lehen taldera igo zenean, 36 partida jokatu eta gol bi sartu zituen LaLiga, Kopa eta Superkopa txapelketen artean, azken honetan titulua irabaziz.

Morcillok 23 urte ditu eta Durangoko Kulturaleko jubenil taldetik iritsi zen Lezamara. Bi denboraldi egin zituen Baskonian eta beste horrenbeste Bilbao Athleticen.