Athleticen hurrengo aurkaria
Schalke hirugarren postuan kokatu da Bundesligan
Erredakzioa
Huntelaarrek sartu ditu Bayer Leverkusenen aurka lortutako garaipenaren golak (2) eta talde alemaniarra hirugarren posturaino igo da.
Schalke 04 taldea hirugarren postuan kokatu da Bundesligako sailkapen nagusian Bayer Leverkusen 2-0eko markagailuarekin mendean hartuta. Klaas-Jan Huntelaar holandarra izan da neurketako golegilea, biak egin ditu. Hirugarren postu horrek Txapeldunen Ligarako txartela emango lioke Schalkeri.
Schalke izango da Athleticen hurrengo aurkaria Europa Leaguen. Final-laurdenetako joaneko partida ostegunean, hilaren 29an, jokatuko da Gelsenkirchen 21:05etik aurrera.
Schalkeren taldea honakoa izan da: Hildebrand; Uschida, Matip. Papadopoulos, Fuchs; Jones, Holby (Höger, 85); Farfan (Pukki, 87), Raul, Draxler (Obasi, 76), eta Huntelaar.