Superkopa
Athletic Riaden da jada Superkopako titulua berresteko helburuarekin
EITB Media
Marcelinok 24 jokalari deitu ditu Superkoparako. Vencedor eta Nuñez ez dira deialdian sartu. Zuri-gorriek ostegunean jokatuko dute finalerdietako partida Atletico Madrilen aurka.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athletic Club Superkopako egungo txapelduna Riadera (Saudi Arabia) iritsi da astearte honetan. Bilboko taldeak iaz irabazitako titulua berrestea izango du helburu.
Athleticek ostegunean, urtarrilaren 13an, jokatuko du finalerdietako partida Atletico Madrilen aurka. Norgehiagoka King Fahd Stadium futbol-zelaian jokatuko da, 20:00etan.
Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak 24 jokalari deitu ditu: Unai Simon, Jokin Ezkieta, Julen Agirrezabala, Petxarroman, I. Martínez, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, Vivian, Dani García, Lekue, Yuri Berchiche, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Nolaskoain, N. Williams eta Serrano.
Unai Vencedor eta Unai Nuñez min hartuta daude, eta ez dira deialdian sartu.
Zuri-gorriek entrenamendua egingo dute asteazkenean. Entrenatzaileak eta jokalari batek prentsaurrekoan hitz egingo dute osteguneko partidari buruz.