Europa League
Athleticen garaipena Schalkeren hutsengatik izan dela diote Alemanian
Erredakzioa
Komunikabide guztietan azaltzen dira Fernando Llorenteren eta Raul Gonzalez Blancoren izenak. Bina gol sartu zituzten.
Alemaniako prentsak Schalke 04k eginda hutsei esker irabazi zuela Athleticek publikatzen dute. Athleticek 2-4 irabazi zuen Europa Leagueko final-laurdenetako partidaren berri eman dute hainbat komunikabidek.
Bildek honela titulatzen du: “Schalkek bere buruaz beste egin du Europan” eta finalerdietan egotea mirari bat gertatuta soilik eman daitekeela dio. Talde alemaniarrak defentsan huts galantak egin zituela ere badio.
Koloniako Express egunkariak, aldiz, “Schalkek mehatxatuta ikusten du bere amtes europarra” titulatzen du. Raulek Europako Txapelketetan lortutako 75. eta 76. golak ere nabarmentzen ditu.
Süddeutsche Zeitung egunkariaren titularra honakoa izan zen: “Raulekin soilik ez da nahikoa”. Artetzat jotzen dute aurrelari espainiarraren jokoa. Aurkariak ere, Athleticek kasu honetan, beste golegile on bat zeukala azpimarratzen dute Llorenteri erreferentzia eginez.
Frankfurter Allgemeine Zeitung egunkariaren titularra “Schalkek bere euskal miraria bizi izan du” izan da. Gelsenkirchenen gau espainiarra bizi izan zela ere gaineratzen du.