Itxi

IFFHS

Athletic munduko sailkapeneko 12. postuan kokatu da

Erredakzioa

Athletic Espainiako Ligako laugarren taldea da sailkapen horretan, Bartzelona (1º), Real Madril (2º) eta Atletico Madrilen (7º) atzetik.

Ibai Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Futbol Historia eta Estatitiska Nazioarteko Federakundeak (IFFHS) hilero egiten duen munduko sailkapenean 22. postutik 12ra pasa da Athletic.

Gainetik diren Txileko Universidad Catolica eta Schalke 04 taldeekin berdinduta daude zuri-gorriak, 224 punturekin. Alemaniako taldea ostegunean hartuko dute bilbotarrek San Mamesen, Europa Leagueko final-laurdenetako itzuliko partidan. Joanekoan 2-4 gailendu ziren zuri-gorriak.

Aurretik, zortzigarren baina lau postu atzera eginez, Manchester United handia kokatzen da. Athleticek Ingalaterrako taldea mendean hartu zuen Europa Leaguen. Joaneko eta itzuliko partidetan nagusi izan ziren zuri-gorriak eta estatitiskak sailkapenean gora egiteko balio izan die.

Athletic Espainiako Ligako laugarren taldea da sailkapen horretan, Bartzelona (1º), Real Madril (2º) eta Atletico Madrilen (7º) atzetik.

IFFHSren munduko sailkapena:

.1. Bartzelona (ESP) 382 puntu
.2. Real Madril (ESP) 306
.3. Velez Sarsfield (ARG) 287
.4. Universidad de Chile (TXI) 273,5
.5. Bayern Munich (ALE) 257
.6. Santos (BRA) 252
.7. Atletico Madril (ESP) 248
.8. Manchester United (ING) 241
.9. Manchester City (ING) 233
10. Schakle 04 (ALE) 224
11. Universidad Católica (TXI) 224
12. Athletic Club (ESP) 224
13. Vasco de Gama (BRA) 219
14. Standard de Lieja (BEL) 212,5
15. Sporting de Lisboa (POR) 210.


Albisteak (2)