Schalkeren aurka, 21:05
Athleticek eskura ditu Europa Ligako finalerdiak
Erredakzioa
Lezamako entrenamenduetan ikusitakoaren arabera, Javi Martinezek hartuko du zigortuta dagoen Ander Iturrasperen lekua eta Borja Ekizak osatuko du erdiko defentsen bikotea Amorebietarekin batera.
Athleticek eskura ditu Liga Europako finalerdiak eta Bilbon ilusioz gainezka daude. Joaneko partidan 2-4 nagusitu ziren zuri-gorriak eta ostegun honetan, itzuliko neurketarako, San Mames bete egingo da (21:05).
Lezamako entrenamenduetan ikusitakoaren arabera, Javi Martinezek hartuko du zigortuta dagoen Ander Iturrasperen lekua. Nafarrak bere ohiko postua aurreratuko luke eta atzean, Fernando Amorebietarekin batera, Borja Ekiza arituko litzateke.
Athleticen sstezko hamaikoa honakoa da: Iraizoz; Amorebieta, Ekiza , Iraola, Aurtenetxe; Javi Martinez, Herrera, De Marcos, Susaeta, Muniain; eta Llorente.
Schalke: Unnerstaal; Uchida, Papadopoulos, Matip, Escudero; Höger, Holtby; Farfán, Raúl, Jurado; eta Huntelaar.
Epailea: Nicola Rizzola (ITA).
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 21:05.