Itxi

Schalke 04

Ertzaintzak Alemaniako 1.600 zale espero ditu

Erredakzioa

Partida arrisku handikotzat jo du Biolentziaren Kontrako Batzordeak eta Ertzaintzak segurtasun neurri handiak hartuko ditu, Manchesterren kontra hartutakoaren antzekoak.

Schalke 04. Argazkia: EFE

Schalke taldeko 1.600 zale inguru espero dira Bilbon, Ertzaintzak gaur jakitera eman duenaren arabera. Athleticek eta Schalkek ostegun honetan neurtuko dituzte indarrak San Mamesen, Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partidan.

Partida arrisku handikotzat jo du Biolentziaren Kontrako Batzordeak eta Ertzaintzak segurtasun neurri handiak hartuko ditu, Manchesterren kontra hartutakoaren antzekoak.

Alemaniako poliziarekin batera lan egingo du Ertzaintzak eta helburua partida normal joatea da. Ertzaintzak, dena den, ez ditu segurtasun arazo berezirik aurreikusi.


Albisteak (3)