Itxi

MARKA BERRIA

Erika Vazquezi omenaldia egingo diote jokatutako partiden marka hausteagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Iruindarrak 414. partida jokatu zuen Atletico Madrilen aurka.

Erika Vazuquez, Athleticen emakumezkoen taldean partida gehien jokatu dituen jokalaria. Argazkia:EFE

San Mamesek futbolariari gorazarre egingo diote gaur gauean, Athleticek Valentziaren aurka jokatuko duen Errege Kopako finalerdian, aurrelari nafarrak elastiko zuri-gorriarekin egindako partida ofizialen errekorra hautsi baitzuen Atletico Madrilen aurka.

Bilboko taldeak iragarri duenez, Erikak "merezitako omenaldia" jasoko du presidentearen palkoan. Gainera, zaleak agurtuko ditu, futbol zelaira irten aurretik. Iruindarrak 414 partida jokatu ditu orain arte elastiko zuri-gorria jantzita.

Igandean, Lezaman, Primera Iberdrola ligako Athletic-Bartzelona partida hasi aurretik, beste omenaldi bat egingo diotela jakinarazi dute.

Aurrelariak Eli Ibarra (413) gainditu zuen atzo partida ofizialen sailkapen historikoan, eta Iraia Iturregi dago hirugarren postuan (402), egun entrenatzaile gisa dabilena.

Erika Athleticeko emakumezkoen taldean golegile nagusia da, Bilboko taldean eman dituen 17 denboraldietan 263 tanto egin baititu. Nekane Diez egungo taldekidea dago sailkapen horretan bigarren (160).

Albisteak (2)

Bideoak (2)