Europa Liga
Lisboarako sarrerak agortu dira
Erredakzioa
Taldeak ostegun goizean salgai jarritako 3.000 sarrerak arratsaldean bertan agortu dira.
Agortu dira Athleticek Lisboako Europa Ligako partidarako salgai jarritako 3.000 sarrerak, jakinarazi du klubak. San Mameseko leihatilak ostegunean ireki dira, goizeko 10:30ean, eta arratsalderako agoratu dira.
Athleticek Lisboako Sportingen aurka neurtuko ditu indarrak hurrengo ostegunean Jose Alvalade futbol-zelaian, 21:05ean.