Itxi

1-0 Mallorcaren aurka

Athleticek garaipena eskaini dio Iñigo Cabacasi

Erredakzioa

Llorentek sartu du partidako gol bakarra 12. minutuan. Mallorcak gol aukera argi bat soilik izan du eta errematea zutoinera bidali du.

Llorentek Iñigo Cabacas omentzen duen kamiseta atera du 1-0ekoa sartuta. Argazkia: EFE

Athleticek 1-0 irabazi dio Mallorcari eta iragan apirilaren 9an Ertzaintzak jaurtitako pilotakada baten ondorioz hil zen Iñigo Cabacasi eskaini dio garaipena.

Ez da ohiko arratsaldea izan San Mamesen. Partida aurretik isilkako kontzentrazioa burutu dute zaleek Iñigo Cabacasen omenez eta ondoren, zelaian, zaleak isilik egon dira partidaren zati bakoitzeko lehen bederatzi minutuetan. Athleticeko jokalariak "Iñigo gogoan zaitugu" jartzen zuen kamisetarekin zelairatu dira eta ondoren, Mallorcako jokalariekin batera minutu bateko isilunea burutu dute.

Partida erritmo biziarekin hasi zen eta Athleticek lehen minututik erakutsi zuen garaipenaren bila jo nahi zuela. Jabetza eta joko ona eskaini dute zuri-gorriek lehen zatian. Hasierako minutuetan ez ziren gol aukera argiak sortzeko gai izan, baina 12. minutuan Ibai Gomezek egindako erdiraketa bikain errematatu zuen Fernando Llorentek eta 1-0ekoa sartu zuen.

Gola sartuta Athleticek nagusi izaten jarraitu zuen. Ibai Gomezen eta Susaetaren bitartez Mallorcaren defentsa zoratu zuten, baina bigarren gola ez zen iristen. Mallorcak ezer gutxi egin zuen erasoan, baina 37. minutuan partida berdintzeko aukera bikaina izan zuen; Bigasek jokalfi polita egin eta bere jaurtiketa zutoinera bidali zuen. Hau izan zen talde bisitariak lehen zatian izan zuen gol aukera argiena eta bakarra. Horrenbestez, Athleticen aldeko 1-0ekoarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatian ere talde zuri-gorria izan zen nagusi, baina aurkariaren ate aurrean ez ziren fin ibili. Ibaik area barrutik egindako jaurtiketa bat izan zen Athleticen lehen abisua, baina jarraian Mallorcak erantzun zuen; Bigasek pase bikaina eman zion Chori Castrori, baina honen jaurtiketa bikain geratu zuen Iraizozek. Mallorcak parkatau eta segidan, Ibai Gomezek gol oparitu zion Llorente pase on baten bitartez, baina aurrealariak kale egin zuen Aouateren aurrean bakarrik geratu zenean.

Denbora aurrera zihoan, Athletic 1-0 irabazten ari zen eta, Mallorcak ez zuen ezer asko egiten erasoan. Baina, partida erabaki beharra zegoen eta Athleticek ez zuen lortzen. Toquero bigarren gola sartzekotan egon zen 90. minutuan, baina Aouateren irteeraren aurrean baloia loratu eta lanagara bidali zuen. Ez zen tgol gehiagorik egon San Mamesen eta partida 1-0ekoarekin bukatu zen.

Garaipen honekin, Athletic Europa Leagueko postuetatik puntu bakarrera kokatu da eta zuri-gorriek sei puntura dute Txapeldunen Liga jokatzeko baimena ematen duen laugarren postua.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera (Ekiza, min.54); Susaeta, Ibai (Gabilondo, min.77) eta Llorente (Toquero, min.71).

0 - Real Mallorca: Aouate; Cendros, Crespi, Ramis, Caceres (Hemed, min.82); Pina, Bigas (Tejera, min.66); Pereira, Nsue, Alfaro (Chori Castro, min.46); eta Victor Casadesus.

Gola: 1-0, 12. min: Llorente.
Epailea: Estrada Fernandez.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)

Galeriak (1)