Itxi

Sporting-Athletic

Sa Pinto: 'Athleticeko jokalariak inoiz ez direla nekatzen dirudi'

Erredakzioa

Bilboko taldeak duen joko 'kalitatea' goraipatu du Sportingeko teknikariak eta zuri-gorriek ezartzen duten erritmo 'frenetikoa' azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ricardo Sa Pinto Sporting Portugaleko entrenatzaileak Athleticen jokoaren "kalitatea" azpimarratu du prentsaurrekoan. Finalerdietan zuri-gorriak eta Lisboako taldea nor baino nor gehiago arituko dira eta Sportingeko prestatzaileak Bielsaren taldeak ezartzen duen erritmo "frenetikoa" goraipatu du. "Inoiz ez direla nekatzen dirudi", azaldu du Sa Pintok.

"Talde sendoa da eta 90. minutuetan erritmo bizia ezartzeko gai dira. Inoiz ez direla nekatzen dirudi, frentetikoak dira. Ez dute jokoaren erritmoa gelditu nahi izaten, baizik eta aurkari guztien aurka haien jokoa inposatu", esan du Sportingeko teknikariak.

"Barçaren estilotik gertu daude. Atzetik sortzen dute jokoa, baina luze jokatzeko gai ere dira", azaldu du Sa Pintok. Gainera, jokalarien kalitatea goraipatu du portugaldarrak Fernando Llorenteren lana ere azpimarratuta.

"Bi abagunetik bat bukatzeko gai da, bera da erreferentzia nagusia, baina Muniain, Herrera, Susaeta eta De Marcos ere arriskuz gora heltzeko gai dira", bukatu du Sa Pintok.

Albisteak (3)

Bideoak (1)