Itxi

Sporting-Athletic

Ertzaintzak Portugaleko poliziarekin koordinatuko du segurtasuna

Erredakzioa

Sporting-Athletic partidako segurtasuna koordinatzeko Bilboko Ertzain-etxeko lau ertzain daude Lisboan. 3.800 zale zuri-gorrien segurtasuna mantentzea izango da helburua.

Athleticeko zaleak. Argazkia: EFE

Ertzaintzak Lisboan dauden ia 4.000 zale zuri-gorriekin batera izango da Sporting-Athletic neurketako segurtasuna Portugaleko poliziarekin koordinatzeko helburuarekin.

Athleticen partidetako segurtasunaz arduratzen diren lau ertzain Lisboan daude zale zuri-gorriekin batera. Portugaleko poliziarekin eta UEFAko arduradunekin elkartuko dira ertzainak informazioa eta laguntza eskaintzeko helburuarekin. Gainera, Ertzaintza euskal zale arriskutsu batzuen ustezko informazioa ikertzen ari da, sare sozialetan Lisboako zaleekin borrokatzeko deialdia egin dutela uste baitu.

Albisteak (3)