Ertzaintzaren arabera
Portugaleko poliziak ez du Athleticen neurketa arriskutsutzat jotzen
Erredakzioa
Hala ere, Jose Alvalade estadiora metroan joan aurretik Rossio plazan elkartzea gomendatzen die Athleticeko zaleei Portugaleko poliziak.
Sportingek eta Athleticek gaur jokatuko duten partida ez du oso arriskutsutzat jo Portugaleko poliziak. Hala ere, zale zuri-gorrieri Jose Alvalade estadioa joateko metroa hartu aurretik Rossio plazan batzea gomendatzen dietela azaldu du Ertzaintzak.
Portugaleko poliziak kontrolpean izango ditu Sportingeko eta Athleticeko ustezko zale bortitzak. Ertzaintzak lau polizia bidali ditu Lisboara segurtasuna koordinatzeko.