Lesioa
Dani Garcia, pubalgiak jota; Athleticek ez du zehaztu noiz itzuliko den lanera
EITB Media
Athleticeko erdilariak berregokitze funtzionala eta tratamendu espezifikoa uztartzen dituen tratamenduari ekin dio lesioa gainditzeko, eta prozesua talde-lanetik kanpo eramango du aurrera.
Dani Garcia Athleticeko jokalaria pubalgiak jota da, ostegun honetan (martxoak 10) klubak jakinarazi duenez. Bilboko taldeko medikuek ez dute zehartu erdilaria noiz itzuliko den lanera.
Talde zuri-gorriko futbolariak "berregokitze funtzionala eta tratamendu espezifikoa uztartzen dituen tratamenduari ekin dio lesioa gainditzeko. Prozesua talde-lanetik kanpo eramango du aurrera", adierazi du Athleticek.
Iñigo Martinez ere min hartuta da. Ondarroakoak (Bizkaia) gainkarga du eskuin hankako muskulu iskiosuralean. Bestalde, Julen Agirrezabala ez dago jokatzeko prest; atezainak bihurritu arina du ezkerreko lepauztaiko akromio-artikulazioan.