Itxi

Igandean

Kopako sarreren zozketa Gabonetako loteria-ontzia erabilita egingo da

Erredakzioa

Datorren apirilaren 22an (igandea) izango da zozketa eta 17.000 sarrera daude jokoan 35.000 bazkide baino gehiagorentzat.

Athleticek Gabonetako loteria-ontziarekin burutuko du Kopako sarreren zozketa. Argazkia: EFE

Athleticek datorren maiatzaren 25ean jokatuko du Errege Kopako finala FC Bartzelonaren aurka Vicente Calderon zelaian eta igande honetan (apirilaren 22an) burutuko du sarreren zozketa. Athleticek 35.479 ditu eta 17.000 sarrera zozketatuko ditu izena eman duten bazkideen artean.

Zozketarako Gabonetako Loteriako ontzia erabiliko du klub bizkaitarrak. Hala baieztatu du Loterias y Apuestas del Estado erakundeak. Batetik 36.000ra arteko bolak utziko dizkiote Athletici zozketa egin dezaten. Horietatik bola bakarra aterako da eta zenabki horren ondorengo 16.999 bazkideek sarrera erosteko eskubidea izango dute.

Albisteak (3)