Itxi

Guztira 544

Raul Garcia, Ligan partida gehien jokatu duen laugarren jokalaria

Agencias | EITB Media

Leer en Castellano

Sailkapenaren buruan Andoni Zubizarreta dago 622 neurketekin, Joaquin Sanchez bigarren da (591) eta Raul Gonzalez hirugarrena (550).

Raul Garciak, markak hausten. Argazkia: EFE

Athletic Clubeko Raul Garcia jokalariak markak hausten jarraitzen du. Igandean , Betisen aurka Benito Villamarinen, bere 544. partida jokatu zuen futboleko Lehen Mailan eta ondorioz Ligan partida gehien jokatu duen laugarren jokalaria da.

Nafarrak Eusebio Sacristan gaindu du asteburuan eta egun aurretik hiru ditu bakarrik:  sailkapeneko buruan Andoni Zubizarreta dago 622 partidekin, bigarren lekuan Betiseko Joaquin Sanchez (591) eta hirugarren Raul Gonzalez Real Madrileko jokalari ohia 550rekin.

Raul Garciak 101 partida Osasunarekin jokatu ditu, 216 Atletico Madrilekin eta 227 Athleticekin eta 105 gol egin ditu partida horietan.

Aurretik, zenbaki hobeekin aktibo dauden aurrelari gutxi ditu, hots,  Karim Benzema (212 gol), Luis Suarez (175), Antoine Griezmann (157), Iago Aspas (130), Roberto Soldado (127) eta Alvaro Negredo (125.

Albisteak (1)

Bideoak (2)