Itxi

Zuri-gorrien hurrengo aurkaria

Ohikoak ez diren jokalariekin gainditu du Sporting Portugalek Nacional

Erredakzioa

Sa Pintok atsedena eman die titularrei, baina Lisboako taldea Rubio, Neto eta Van Wolfswinkel jokalarien golekin nagusitu da Madeiran (2-3).

Sporting Portugal-Athletic, aurreko ostegunean. Argazkia: EFE

Portugalgo Sportingek Nacional taldea gainditu du Rubio, Neto eta Van Wolfswinkel jokalarien golekin (2-3). Sa Pintok ohikoak diren jokalariei atsedena eman dien arren, Lisboako taldearentzat izan da garaipena. Etxekoen golak Mateusek eta Keitak egin dituzte.

Athleticek garrantzi handiko partida izango du ostegun honetan San Mamesen: Europa Ligako finalerako txartela jokoan izango du Sportingen aurka. Bielsaren gizonek joaneko neurketan jasotako 2-1eko markagailuari buelta eman beharko diote.



Albisteak (3)