Kargatzen...
Itxi

Hauteskundeak

Ricardo Barkalak Athleticeko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztuko du

Agencias | EITB Noticias

Leer en Castellano

Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak gaur baieztatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ricardo Barkalak, Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak, bere taldea prest duela talde zuri-gorriko hauteskundeetarako aurkezteko esan du.

Portuan emandako prentsaurrekoan Bilboko Udalean EAJko zinegotzi ohiak "aspektu ekonomikoak, sozialak eta kirol-arlokoak oso aurreratuak" dituztela nabarmendu nahi izan du.

"Hauteskundeak deitzen dituztenean nire burua aurkeztuko dudala erabaki dugu. Momentuz ez daude deituta, beraz, ez dago nora aurkezterik. Ez gara mugituko Elizegik berak hauteskundeak iragarri arte, deitzen baditu", adierazi du Barkalak.

Aitor Elizegi egungo presidentearen mandatua urte amaiera arte da, baina uda baino lehen izango zirela esan zuen aspaldi eta horrez gain ez zela aurkeztuko adierazi zuen ere.

Bideoak (3)