ATHLETIC-ELX
Lekue zalantza da, Elxen aurkako partidarako
Agentziak | EITB Media
Atzelari bilbotarrak lesio muskularra izan du "eskuin izterreko gihar femoralean" eta baliteke Alacanteko taldearen aurkako neurketarako prest ez egotea.
Iñigo Lekuek ezin izan du ostegun goizeko entrenamendua amaitu, eta, Athleticek argitaratutako mediku-txostenaren arabera, jokalariaren "bilakaeraren zain" geratuko dira. Beharrezko proba guztiak egingo dizkiote Lekuri, lesioaren norainokoak jakiteko. Ondorioz, datorren igandean Elxen aurka jokatzeko zalantzan dago atzelaria.
Oscar de Marcos arabarrak ere ezin izan du entrenamendua amaitu, baina Athleticek oraindik ez du ezer argitaratu bere egoera fisikoari dagokionez.
Iñigo Martinezi dagokionez, atzelariak eskuin hankako gihar iskiosuralean izan duen gainkarga osatzen jarraitzen du, eta igandeko partida jokatu lezake.