Ostegunean, 21:05ean
Giro bikaina Bilboko kaleetan
Erredakzioa
Athleticek Europa Ligako finala jokatzeko Sporting gainditu beharko du San Mamesen, joaneko neurketan 2-1 irabazi baitzuten Sa Pintoren mutilek. 'Katedrala' zale zuri-gorriz gainezka egongo da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek, 35 urte beranduago, Europako final batera iristeko aukera izango du. Bilboko klubak urteak daramatza honelako aukera baten zain, eta bihar hil edo biziko partida jokatuko dute Marcelo Bielsaren mutilek Sportingen aurka. Joaneko neurketan 2-1 galdu zuten zuri-gorriek Jose Alvalade estadioan, baina San Mamesen kanporaketa iraultzeko gai direla argi utzi nahi dute.
Lokomotiv, Manchester United eta Schalke 04 Europa Ligatik at utzi ditu Athleticek, baina finalera sailkatzeko Sa Pintok zuzendutako Sportingen aurka kanporaketa irauli beharko du. Oscar De Marcosek, zigorra dela eta, ezin izango du jokatu, eta bere tokia Ibai Gomezek hartuko du hasierako hamaikakoan. Gainera Iker Munian jokatzeko prest egongo da Racingen aurka deialditik at gelditu ostean.
Zale zuri-gorriek taldea etengabe animatuko dute San Mames gainezka egongo baita Europa Ligako norgehiagoketan ohikoa den bezala. Sportingek zaleen presioa gainean izango du, harmailetan ia 40.000 zuri-gorri egongo baitira.
Sa Pintoren mutilek ilusio handia dute eta Europa Ligako finalean egoteko gogor borrokatuko dutela argi utzi dute. Gainera, Lisboako taldeak Matias Fernandez berreskuratu egin du eta badirudi txiletarra hasierako hamaikakoan egongo dela.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera, Muniain; Susaeta, Ibai eta Llorente.
Sporting Portugal: Rui Patricio; Joao Pereira, Polga, Xandao eta Insua; Daniel Carriço eta Schaars; Jeffrén edo Andre Martins, Matias Fernandez eta Capel; Van Wolfswinkel.