Itxi

Adierazpen polemikoak

Sa Pinto: 'Guk ez dugu sarreren salmentarik aurreratu'

Erredakzioa

Bilboko taldeak Alvaladen "izandako zorterik berriz ez" izatea espero du Sportingeko entranatzaileak. Athleticek "gola gaizki adierazitako falta baten ondorioz lortu" zuela uste du Sa Pintok.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lisboako taldeak Europe Leagueren finalerako "sarreren salmentarik ezta bidairik ere aurreratu ez" duela adierazi du Ricardo Sa Pinto Sportingeko entrenatzaileak, "futbolari errespetu handia diolako", izan ere, "apaltasuna" irakatsi dio futbolak.

Maiatzaren 9an, Bukaresten, jokatu beharreko finalerako sarrerak bazkideei banatzeko Athleticen ekimena hizpide izan du Sa Pintok prentsaurrekoan.

Athleticek ziurtatu duenez, ekimena "UEFAk gomendatuta" jarri du martxan.

Epaileen laguntza

Bestalde, Bilboko taldeak Alvaladen "izandako zorterik berriz ez" izatea espero du Sportingeko entranatzaileak. Athleticek "gola gaizki adierazitako falta baten ondorioz lortu" zuela uste du Sa Pintok. Hala ere, "akatsa izan ez" zela azaldu du, "futboleko jokaldi bat baizik".

Nahiz eta Angel Villar UEFAko presidenteordea izan eta Athleticekin "lotura handia" izan, "mamurik ez" duela ikusten azpimarratu du Portugalgo entrenatzaileak. Horrela, bizkaitarrek epailearen laguntzarik jasoko ez dutela adierazi du.


Albisteak (2)

Bideoak (1)